Taldea

Ingeplan ingeniaritza zibilean, eraikuntzan eta hirigintzan lan egiten duen enpresa da.

Gure zerbitzua bezeroaren beharretara egokitzen dugu, bezero publiko zein pribatua izan, eta, besteak beste, proiektuak garatzeko aholkularitzatik hasita, obren zuzendaritza orokorreraino eskaintzen dugu.

Hainbat diziplinaz osatutako taldea dugu, ingeniaritza eta arkitekturako hainbat adarretako teknikari espezialistez osatua. Horri esker, era askotako lan zabalak egiten ditugu.

Horretarako, 20 urtetik gorako ibilbidea duten 20 profesionaletik gora ditugu taldean, beren lanean beti kalitatea eta bezeroak gustura uztea helburu izaten dutenak. Taldean era askotako profesionalak ditugu: bide, kanal eta portuetako ingeniariak, arkitektoak, industria ingeniariak, obra publikoetako ingeniari teknikoak, geomatika eta topografiako graduatuak, meatzeetako ingeniari teknikoak, zientzia geologikoetan lizentziatuak, ingurumen zientzietako lizentziatuak, enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatuak, delineanteak…

Ingeplan 1 Ingeplan 2 Ingeplan 3