Kalitatea

INGEPLAN ingeniaritzako enpresa bat da, obra publiko eta pribatuan jarduten duena. Enpresaren helburua bezeroen beharrak asetzea da, indarrean dauden lege-baldintzak beteta; horretarako, proiektuen garapen edo exekuzioan haiek espero dutena baino are gehiago eskaintzen saiatzen gara.

Oinarrizko balio eta printzipio hauexek hartzen ditugu gure lanerako oinarri eta ardatz gisa:

  1. KALITATEAREKIKO KONPROMISOA: Gure enpresa elkarri eragiten dioten hainbat prozesuk osatzen dute, eta prozesu horiek etengabe kontrolatu eta hobetzea da gure lanaren arrakastarako oinarria.
  2. PERTSONENGAN KONFIANTZA IZATEA: Lan parte-hartzailea bultzatzen dugu, pertsonen zintzotasunean, konfiantzan, integritatean eta erantzukizunean oinarrituta. Horretarako, taldean lan egiteko metodo eta ohiturak garatu ditugu eta, hala, pertsonak enpresaren proiektu guztietako partaide egitea lortu dugu.
  3. BEZEROARI GARRANTZIA EMATEA: Gustura gelditu diren bezeroak dira etorkizunera begira dugun berme bakarra. Gure lehentasuna haien beharrak gogoan hartzea da, eta haiek gustura uzteko lan egitea.
  4. BERRIKUNTZA: Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara; hobekuntzarako helburuak ezartzen ditugu, eta teknologia, material eta sistema berriak ezartzen ditugu.
  5. ORIENTAZIO EKONOMIKOA: Gure lanean baliabideen kudeaketa optimizatzen dugu, proiektu bakoitzaren errentagarritasuna maximizatu ahal izateko.

Hori lortzeko dugun modua pertsonen erabateko inplikazioa da, enpresa kudeatu eta hobetu ahal izateko; izan ere, badakigu kanpoko eta barneko bezeroak pozik uzteak arrakasta ekarriko digula.

Ingeplan_ISO9001