Kalitatea eta ingurumena

IRISMENA

Kalitate eta Ingurumen manual honek deskribatzen duen Kalitate Kudeaketaren Sistemak jarraian zerrendatzen diren jarduera guztiak bere gain hartzen ditu: obra-hidraulikoen, trenbide-obren, urbanizatze-obren eta obra-linealen proiektuen lanketa egiten dut, eta, aldi berean, obra guzti hauetarako laguntza teknikoaren zerbitzua eskaintzen du, guzti hau INGEPLAN-etik kudeatzen delarik:

Polígono Neinver, Edificio Astintze 6A, Oficina 105. 48.160 DERIO.

INGEPLAN ingeniaritzako enpresa bat da, obra publiko eta pribatuan jarduten duena. Enpresaren helburua gure bezeroen beharrak asetzea da, indarrean dauden lege-baldintzak beteta; horretarako, proiektuen garapen edo exekuzioan haiek espero dutena baino are gehiago eskaintzen saiatzen gara.

Oinarrizko balio eta printzipio hauexek hartzen ditugu gure lanerako oinarri eta ardatz gisa:

  1. KALITATEAREKIKO KONPROMISOA:Gure enpresa elkarri eragiten dioten hainbat prozesuk osatzen dute, eta prozesu horiek etengabe kontrolatu eta hobetzea da gure lanaren arrakastarako oinarria.
  2. INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA: Baliabide naturalak eta energia mantentzea, ondakinen sorketa murriztea, hala nola kartoia eta plastikozko ontziak, bererabiltze eta birziklatze ohiturak sustatuz, betiere hau posible den neurrian eta kutsadura prebenitzeko asmoarekin.
  3. LEGEDIA BETETZEAREKIKO KONPROMISOA: Legedia betetzea, eta posible den einean bertan azaltzen diren baldintzak hobetzea edota gainditzea, betiere honek ingurumen-onura badakarki erakundearentzat edota gizartearentzat oro har; halaber, gure zerbitzuek legediak ezartzen dituen ingurumen-baldintzak, aplikazio-eremuko beste baldinzak eta gure bezeroen zehaztapenak betetzen ditugula ziurtatzea,
  4. PERTSONENGAN KONFIANTZA IZATEA: Lan parte-hartzailea bultzatzen dugu, pertsonen zintzotasunean, konfiantzan, integritatean eta erantzukizunean oinarrituta. Horretarako, taldean lan egiteko metodo eta ohiturak garatu ditugu eta, hala, pertsonak enpresaren proiektu guztietako partaide egitea lortu dugu.
  5. BEZEROARI GARRANTZIA EMATEA: Gustura gelditu diren bezeroak dira etorkizunera begira dugun berme bakarra. Gure lehentasuna haien beharrak gogoan hartzea da, eta haiek gustura uzteko lan egitea.
  6. BERRIKUNTZA: Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara; hobekuntzarako helburuak ezartzen ditugu, eta teknologia, material eta sistema berriak ezartzen ditugu.
  7. ORIENTAZIO EKONOMIKOA:Gure lanean baliabideen kudeaketa optimizatzen dugu, proiektu bakoitzaren errentagarritasuna maximizatu ahal izateko.
  8. ARRISKUAK KONTUAN IZATEA: Erakundeak prozesuak dituzten arriskuen analisia egiten du, kudeaketa integratzailearen sisteman sortu daitezken desbiderapenak edo ez konformitateak aurreikusteko
  9. ERAKUNDEAREN ETA INTERES-TALDEAREN TESTUINGURUA: Ingeplanek bere jarduera burutzen duen ingurumen-testuingurua aztertzen du, interes-taldeek erakundearen jardueran izan dezaketen ondorioak zehazteko helburuarekin.

 

Hori lortzeko dugun modua pertsonen erabateko inplikazioa da, enpresa kudeatu eta hobetu ahal izateko; izan ere, badakigu kanpoko eta barneko bezeroak pozik uzteak arrakasta ekarriko digula.

Ingeplanek argi dauka ingurumena zaindu behar dela, eta horrexegatik 2017tik bere jardueretatik eta zerbitzuetatik eratorriko ingurumen-ondorio kontrolagarriak identifikatu eta ebaluatu ditu.