Legeria
- Identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da www.ingeplan.eu webgunea Ingeplan Consulting s.l titulartasunpekoa dela. Ingeplan Consulting s.l, Bizkaian du egoitza, Astintze Eraikina 6º – 105 Bulegoa. Berari dagokion IFK hauxe da: B95557468. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: ingeplan@ingeplan.eu.
- Xedea
Ingeplan Consulting s.l erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
- Jabetza intelektuala
Ingeplan Consulting s.l da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.
- Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea
Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du Ingeplan Consulting s.l erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.
- Datu babesa
Ingeplan Consulting s.l Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.
Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan
- Cookie-en politika
Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den Ingeplan Consulting s.l webguneko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.
Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak
Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Ingeplan Consulting s.l erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta portaera-publizitatearekin lotutakoak dira.
Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. Ingeplan Consulting s.l web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
Cookiea | Funtzioa | Iraungitzea |
_ga | Google Analytics | 2 urte |
_gid | Google Analytics | Egun 1 |
Publizitate cookie-ak Ingeplan Consulting s.l erabiltzen dituen eta erabiltzaileek bisitatzen dituzten publizitate espazioak kudeatzen dituzten enpresek erabiltzen dituzte. Cookie hauek gure online kanpainen eraginkortasuna neurtzea ahalbidetzen dute, baita zuretzeko adierazgarriagoak diren iragarki eta informazioa eskaintzea ere.
- Google DoubleClick Ad Exchange
- Facebook connect
- Google Tag Manager
Cookie propioak Ingeplan Consulting s.l berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezko horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea:
Cookiea | Funtzioa | Iraungitzea |
PHPSESSID | PHP saioa gordetzen du | Saioa amaitzean |
_icl_current_language | Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gordetzen du | Egun 1 |
viewed_cookie_policy | Erabiltzaileak cookien mezua ezkutatzea aukeratu duen kontrolatzen du | Urte 1 |
wpml_referer_url | Eskatu den azken URL helbidea gordetzen du | Urte 1 |
__zlcmid | Gailuaren identifikadorea gordetzen du, txata erabili ahal izateko | Urte 1 |
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa
Baduzu zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzerik, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.
- Internet Explorer-eko cookie-ei buruzko informazioa.
- Google Chrome-ko cookie-ei buruzko informazioa.
- Mozilla Firefox-eko cookie-ei buruzko informazioa.
- Safari-ko cookie-ei buruzko informazioa.
Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.
- Edukiak eta erabilera-baldintzak
Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
- Jurisdikzio-eskumena
Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Ingeplan Consulting s.l eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.
Política de privacidad
Pribatutasun-politika
Hau Ingeplan Consulting s.l pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.
Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola babesten ditugun ondo uler dezazun.
Ingeplan Consulting s.l
- Izena: Ingeplan Consulting s.l
- Helbidea: Astintze Eraikina 6º – 105 Bulegoa CP: 48160 Derio (Bizkaia)
- IFK: B95557468
- Helbide elektronikoa (pribatutasun-gaietarako): ingeplan@ingeplan.eu
Zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugu?
Datu pertsonal bat edozein pertsona natural identifikatu edo identifikagarriri buruzko informazio bat da, zuk zure borondatez emandakoa (adibidez, gure webgunean lineako inprimaki bat betetzean),
Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Epe luzeko harreman egonkorrak eraiki eta mantentzeko erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak, eta, gure artean kontraturik bada, hura gauzatzeko. Orobat erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak zure galderei erantzuteko, zure eskaerak betetzeko eta/edo zuri administrazioko informazioa helarazteko.
Baliteke kasu hauetan ere erabiltzea zure datu pertsonalak: aplikagarri diren araudiak betetzeko, agintari publiko eta ofizialen eskaera eta erreklamazioei erantzuteko (bizileku duzun herrialdetik kanpoko agintari publiko eta ofizialenak barne), edo gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna edo ondasunak eta/edo gure entitateak babesteko.
Halaber, hauek zuri bidaltzeko ere erabil ditzakegu zure datu pertsonalak: publizitate-mezuak, marketina, ingeplan Consulting s.l – ari buruzko informazioa eta interesgarri izan dakizukeen beste informazio guztia.
Datu pertsonalak bildu eta tratamenduan jarraitzen diren printzipioak
Ingeplan Consulting s.l printzipio hauek beteko ditu datu pertsonalak tratatzeko garaian:
- zedarritutako, berariazko eta zilegizko helburutarako bakarrik eskuratuko dira, eta ez dira tratatuko xede horiekin bateraezina den bete ezein bidetatik (“helburu mugatuak”);
- egokiak, beharrezkoak eta proportziozkoak izango dira tratatze-helburuei dagokienez (“datuen minimizazioa”);
- zehatzak izango dira eta, behar denean, eguneratuak, tratatze-helburuetarako egokia denean (“zehaztasuna”);
- datu pertsonalak segurtasun egokia ziurtatzen duen modu batean tratatuko dira; hots, baimenik gabe edo legearen aurka tratatzetik babestuko dira, bai eta ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzetik ere, eta antolamendu teknikoko neurri egokiak erabiliko dira horretarako (“integritatea eta konfidentzialtasuna”).
Nork atzi ditzake zure datu pertsonalak?
Gure langile kualifikatuek bakarrik dute mugarik gabeko sarbidea datu horietara.
Zer lege-oinarriren arabera tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri hauek baliatzen ditugu:
- Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke erregistro gisa edo datuen tratamenduaren arduradun gisa ditugun betebehar legalak bete ahal izateko.
- Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke gurekin duzun kontratua gauzatzeko.
- Datuak tratatzea beharrezkoa da gure interes zilegiak babesteko, bereziki: interes ekonomiko, komertzial eta finantzarioak; negozioaren jarraitutasuna; bezeroen informazioaren eta produktuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna; eta, azkenik, azpiegitura digital eta fisikoen segurtasuna.
- Datuen tratatzeak Ingeplan Consulting s.l jardueren inguruan eman diguzun onespena izan dezake oinarrian.
Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Inoiz ez diogu zure datu pertsonalik saltzen inori.
Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalei dagokienez?
Zure eskaera gehiegizkotzat edo funsgabetzat jotzen denean izan ezik, eskubide hauek gauzatu ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez:
- Eskubidea duzu zure datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko.
- Eskubidea duzu zure datu guztien kopia bat formatu estandar batean eskatzeko.
- Eskubidea duzu zure datu pertsonalak okerrak badira haiek aldatu edo zuzentzeko.
- Eskubidea duzu egoera jakin batzuetan tratatze-jarduera jakin batzuk mugatzea eskatzeko.
- Eskubidea duzu tratatze-jarduera jakin batzuen aurka egiteko.
- Eskubidea duzu zure onespena ezeztatzeko.
- Eskubidea duzu zure datu pertsonalak egoera jakin batzuetan ezaba daitezen.
- Eskubide horietako edozein gauzatzeko, nahikoa duzu gure online inprimakia bete eta bidaltzea.
Horrez gain, uste baduzu zure datu pertsonalak tratatzeko dugun moduak ez duela betetzen aplikagarri den legeria, eskubidea duzu zure tokiko ikuskaritza-agintariei erreklamazio bat aurkezteko.
Non eta zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak elektronikoki nahiz eskuz gordetzen dira, gure instalazioetan nahiz hirugarrenenetan. Zure datu pertsonalak gordetzeko erabiltzen dugun moduari dela eta, ezingo dira zure datu pertsonalak identifikatu datuen tratatze-helburuetarako behar den denbora igaro ondoren. Datuak gordetzeko epe hori aldatu egiten da tratatutako datu pertsonal motaren, tratatze-helburuaren eta beste faktore batzuen arabera.
Zer segurtasun-neurri hartzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?
Gure segurtasun-neurriak etengabe indartzen eta eguneratzen gabiltza, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa baimenik gabe atzitu, galdu, suntsitu edo aldatzetik babesteko. Gure esku dagoen guztia egiten dugu informazio guztia modu seguruan gordetzen dela ziurtatzeko, eta gure zerbitzu-hornitzaileei eskatzen diegu segurtasun-neurri egokiak aplika ditzatela.
Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologiak
Gure webguneak bisitatzen dituzunean, baliteke informazio jakin bat gordetzea zure gailuetan, cookie gisa. Gure cookie-politika arretaz irakur dezazun gomendatzen dizugu, cookieak nola aplikatzen edo erabiltzen ditugun ondo uler dezazun.
Jarri harremanetan gurekin
Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauek erabiliz: ingeplan@ingeplan.eu