Bilboko zabalgune plazan dagoen lur azpiko aparkaleku publikoaren proiektua

Proiektuaren helburu nagusiak hauexek dira: oinezkoentzako sarbideak, independentzia-atondoak, hainbat instalazio eta suteak itzaltzeko sistemak indarrean dagoen araudira egokitzea; aireztapen behartua ere egungo araudira egokitzea eta aparkalekuari egun duena baino giro osasungarriagoa ematea; gaur egun airea sartu eta ateratzeko dagoen sistemak eragiten duen zarata eragoztea; igogailuak mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat egokitzea eta gaur egungo araudira ere bai.

Halaber, aparkaleku-plaza batzuk birmoldatu behar dira, ez baitute betetzen 2,20 m-ko gutxieneko aparkaleku-zabalera.

Bezeroa: Transitia