Bolueta – Abandoko intermodala bide metrikoaren trazadura berria: ikerketa informatiboa

Ikerketa Informatiboaren helburua gaur egungo Euskotrenen linea luzatu behar den ala ez balioesteko beharrezko datuak jasotzea da. Gaur egun, linea hori Atxuriko geltokian amaitzen da, eta Bilboko Abando auzoraino iritsi behar lukeen jakin nahi da. Halaber, trazaduraren ikerketa egingo da, oinean zein altxaeran, eta trenbideari lotutako zerbitzuak ere aztertuko dira.

Atxuriko geltoki berria ibaiaren azpian egongo da, eta Bolueta-Abando ataleko tarteko geltoki bakarra da. Bi nasa izango ditu geltokiak, 15 m-ko zabalera, 110 m-ko luzera erabilgarria eta sarbiderako bi kainoi. Ekialdeko kanoiari dagokion ahoa Olano kalean egongo da, eta Mendebaldeko kanoiari dagokion ahoa, berriz, gaur egungo Atxuriko geltokiaren eraikinean. Ekialdeko ahoaren inguruan mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzako komunikazio-elementu bertikal bat jarriko da.

Bezeroa: Euskal Trenbide Sarea