Project Management (Proiektuen Zuzendaritza Integratua)

Lan-eremu horretan ere, diziplina anitzeko taldea dugu, kontratuaren fase guztietan parte hartzen duten teknikari espezialista batzuez osatua; horri esker, ezarritako mugen barruan proiektua arrakastaz gauzatzen dugu. Muga horiek, besteak beste, irismena, denbora, kalitatea eta aurrekontua izan ohi dira.

Kudeaketaren helburua da, eskuragarri dauden baliabide guztiak koordinatuta, helburu jakin batzuk betetzea. Horretarako, beharrezkoa da ezagutza, teknologia, inguru, egitura, prozesu, zerbitzu eta produktuen arteko interakzio egokia lortzea, eta, horrez gain, inbertsio globala kontrolatu behar da, bai eta prozesuak planifikatu eta gutxieneko kalitatea zehaztu ere.